Matrikula zabalik ikasturte berrirako
Iraila 16th, 2008

Euskara ikasleen jaia ospatuko du Elkarlanek ekainaren 19an Bilbon. Bi ekitaldi izango dira berau ospatzeko:
Antolatzearekin errekonozimendu publikoa egin nahi diogu ikasleek euskara ikasteko egiten duten ahaleginari eta, batez ere, 1. maila eta 2. maila lortu duten guztiei, lortutako euskara maila horrek bermatzen baitie euskaraz komunikatzeko gaitasuna. Hizkuntzaren erabilera eta normalkuntzarako pausu berriak eman behar direlakoan gaude.
Jai honekin ikasle guzti-guztiei ERREKONOZIMENDUA azaldu nahi diegu publikoki, gizarte osoaren aurrean.
Uda honetan hainbat aukera izango dituzu Elkarlan osatzen dugun euskaltegietan euskara ikasteko. Uda osoan ikastaroak eta barnetegiak izango dituzu gurekin, goizez zein arratsaldez, gazte eta helduentzat, barnetegiak eta ikastaro trinkoak antolatu ditugu. Begira ezazu Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta J.M. Zabala euskaltegien webguneetan informazio gehiago jasotzeko.

Elkarlan euskaltegiek matrikulazioa zabalik dute abendurako
|
|

Euskara ikasleen jaiaren atari moduan, honekin lotutako elkarrizketa mamitsua eskaini digu Jon Maia bertsolariak. Berak idatzitako Riomundo liburua hizpide hartuta, bere ibilbide pertsonalaren berri eman digu. Aitona Albaceten jaio zenean iturburua jarri eta Jon Maia bertsolari euskaldunaraino ibai baten gisan aurkezten digu hari biografikoa liburuan zein elkarrizketan.
Beste hainbat etorkinen antzera, Euskal Herrira heldu zen aitona eta haren biloba Jon, ama hizkuntza gaztelania izanik, euskaldundu egin zen apurka-apurka. Tartean konplexu eta aurreiritzi asko gainditu behar izan zituen, baina egun euskara ederto menperatzen duen idazle eta bertsolaria dugu Jon Maia.
Bilbo handiko euskara ikasleei aholkua emateko eskatuta, zera dio Jonek: “ez dutela modu errezagorik aurkituko euskal mundua ezagutzeko eta bizitza beste prisma batetik ikusteko euskara ikastea baino, aberastasuna da euskara eta berau ikastea abentura ederra”… Baina ikus eta entzun ezazue zeuek elkarrizketa hemen:
ELKARLAN euskaltegiok ( Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala ) euskara ikasi duten eta ikasten ari diren guztiei zorionak eta eskerrak emateko euskara ikasleen jaia antolatu dugu ekainaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian.

Iaz bezala, Bilboko euskaltegietan euskara ikasi eta erabili nahian aritu direnak omendu nahi ditugu, borondateaz gain beste asko behar baitu ahalegin horrek, eta, bide batez, aipu berezia egin ikasturte honetan 1. maila eta 2. maila lortu duten guztiei Euskalduna agiria emanez.
Elkarlan euskaltegion logoa ibaia da, mugimendua adierazten du, sortu eta sekula amaitzen ez den mugimendua, hauxe da gure nahia eta helburua, ezagutza ematea, motibatzea eta hizkuntza erabiltzea, ibaiak horixe ematen du aditzera, bidea da, iturria eta itsasoa lotzen dituena, zubiak eraikitzera behartzen gaituena.
Eta ibaiaren irudiarekin batera, bidaiarena dator, euskara ikastera eta erabiltzera bultzatzen gaituen motibazioaren iturritik ezagutza eta erabileraren itsasora eramaten gaituen bidaia.
Ibai eta bidaia guztietan gune eta une ezberdinak dira, urlasterrak eta oztopoak, geldialdiak eta laburbideak eta, gure ibai honetan ere, urak bere bidea egiten du, amaieran euskararen itsasora heltzeko.
Elkarlanek bultzatu nahi duen irakaskuntza eredua, integratzailea, bizia, eguneroko bizitzan erabiltzeko-bizitzeko modukoa da, euskaraz komunikatzen garenon komunitatea zabaldu, handitu eta aberastekoa.
Gure ikasleek ederto irakatsi digute euskara ikastea bidaiaren hasiera dela, etxekoekin, lagunekin eta lankideekin euskaraz mintzatzera, euskaraz irakastera, seme-alabekin euskaraz hitz egitera, euskaraz jolastera, erakunde zein enpresetan, denda eta tabernetan hiritar eta bezeroak euskaraz hartu eta atenditzera, interneten nabigatzera eta abarretara heltzeko bidaiaren hasiera, eskola eta euskaltegitik haratago abiatzen dena.
Emandako pausoak ospatu, aurrean ditugunak txalotu, eta euskaldunok osatzen dugun komunitatera ongietorria emateko, jai ekitaldia antolatu dugu:bertsolariak, antzerkia, kantariak, testigantza, Euskalduna agiriaren banaketa, aurreskua, luntxa eta erromeria.
Los euskaltegis que formamos ELKARLAN (Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti y Juan Mateo Zabala) queremos felicitar y, al mismo tiempo dar las gracias, a todas aquellas personas que estudian y han estudiado euskera y, para ello, hemos organizado una fiesta de bienvenida el próximo día 21 de junio en el Kafe Antzokia de Bilbao. Irakurri testua osorik »