Euskara ikasteko diru-laguntzak

Euskara ikasteko zenbait dirulaguntza daude gaur egun:

HABEren dirulaguntzak

2023ko irailaren 7tik azaroaren 6ra bitarteko epean (biak barne) eskatu ahalko dira HABEk euskara-ikasleei zuzentzen dizkien dirulaguntzak. HABEK gerora ematen ditu, ikasleak maila egiaztatu ondoren. Beraz, .

Iazko deialdiak berrikuntza ekarri zuen: C1 maila lortzeagatik dirulaguntzaren zenbatekoa onuradunaren adinaren araberakoa izango da (30 urtera artekoek doan atera dezakete).

Aurten, beste deialdi bat atera da, 2023-2024 ikasturtean euskararen C1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleei zuzendua, dirurik aurreratu behar izan ez dezaten.

HABEren dirulaguntzen inguruko informazio guztia hemen duzue.

Lanbide

2023-2024 ikasturterako informazio guztia, helbide honetan.

Udalek emanak

Zenbait herritako udal eta mankomunitatek dirulaguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteko. Esaterako, Bilboko udalak euskara ikasteko dirulaguntzak ematen ditu, 2009. urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreentzat, haur eta gazteen aisialdiko begiraleentzat eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaile lanetan ari direnentzat, eta euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten pertsonentzat.

Barakaldo, Getxo, Erandio, Leioa eta Santurtziko udalek ere, besteak beste, ematen dituzte laguntzak. Informaziorik behar baduzu, jo zure udalera.