Guri buruz

Elkarlanek bultzatu nahi duen irakaskuntza eredua, integratzailea, bizia da, eguneroko bizitzan erabiltzeko-bizitzeko modukoa. Guretzat eskolak mintegi bizigarriak izan behar dute, ikasleari entzun, eta behar duen, erabiliko duen, euskara landu, lortu eta erabiltzeko tokia.

Eta hori erakutsi digute gure ikasleek (badira 120.000 ikasle baino gehiago gure euskaltegietan aritu direnak): etxeko, lagun eta lankideekin euskaraz mintzatzen diren eta mintzatu nahi duten lagunek, euskaraz irakatsi nahi duten irakasleek, seme-alabekin euskaraz mintzatu nahi duten gurasoek, euskaraz jolastu nahi duten haurrek, euskaraz aritu nahi eta behar duten funtzionariek, Interneten nabigatu nahi duten gazteek, eguneroko bizitzan, euskara komunikazio-hizkuntza izan dadila nahi duten guztiek.

Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta J.M. Zabala euskaltegiak gara Elkarlan euskaltegiak.